OSAKIDETZA
Kontzentrazioei ekin diete, biltegietako zerbitzua pribatizatzen ari direla salatzeko

Arabako ESIko biltegietako langileek, ospitaleak eta osasun zentroak materialez hornitzen dituztenek, protestak hasi dituzte zerbitzuaren pribatizazioa salatzeko. Erabaki horrek zenbait kategoriatarako lanpostuak ezabatuko ditu. Gauzak horrela, ekainean eta uztailean astero kontzentrazioak egingo dituzte, asteazkenero, hainbat biltegitan. Gaur, ekainak 19, lehenengo kontzentrazioa egin da Txagorritxu Ospitalean (Gasteiz).
Urtebete baino gehiago da Osakidetzak biltegiak pribatizatzeko proiektuaren berri eman zuela. Ordutik, ELAk salatu du plan horrek, zerbitzua hobetu beharrean, "enpresa pribatuak aberasten laguntzen duela, zerbitzu publiko baten eta langileen baldintza prekarioen kontura". Sindikatuak azpimarratu du Osakidetza pribatizatzeko estrategiaren beste adibide bat dela.