OSAKIDETZAREN DESEGITEA

Kontzentrazioa eta itxialdia egin dute Basurtuko Ospitalean

2023/05/04
Osakidetzan maiatzaren 18rako eta 19rako deitutako bi greba egunen atarian, ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek itxialdia egin dute Basurtuko Ospitalean (Bilbo), euskal osasu zerbitzuaren egiturazko gabeziak salatzeko. Bertan adierazi dute Osasun Sailak ez daukala borondaterik benetako konponbide zehatzak planteatzeko. Ospitalearen aurrean egindako elkarretaratzean eta ondorengo manifestazioan parte hartu duten langileek salatu dute Mahai Sektorialak hilabete luzeak daramatzala blokeatuta.

Mahaia osatzen duten sindikatuek maiatzaren 18rako eta 19rako deitutako grebaren garrantzia azpimarratu dute, “are gehiago, Osasun Sailak sistematikoki egiten duen propaganda hutsala ikusita”. Hala, aste honetan Eusko Jaurlaritzak LEParen azterketen datak iragarri dituela salatu dute, behin-behinekotasuna %50etik gorakoa izango dela ezkutatzen duen bitartean. Propaganda egiten du, ez du esaten, ordea, LEPa ebazten denerako 2.000 lanpostu huts berri egongo direla erretiroagatik, ez dela beste langilerik egongo zerbitzuak ematen, eta azterketak uda betean egin edo prestatu behar dituzten kategorien egoera are gehiago okertuko dela”, deitoratu dute.

Gauzak horrela, Osasun Sailari eskatu diote Osakidetzari lehentasuna eman diezaiola.