LANDALAN
Viveroko adingabeen zentroko bederatzi langile kaleratu ditu BFAk

Bizkaiko Foru Aldundiak (GUFE) eta Landalanek (Galdakaoko El Vivero Zentroa kudeatzailea) sinatutako hitzarmena 2022ko abenduaren 31n amaitu zen, eta Landalanek Aldundiari jakinarazi zion ez zuela baliabidea kudeatzen jarraitzeko asmorik, baina luzapen-akordioetara iritsi dira aurtengo abendura arte.
Denbora horretan, Foru Aldundiaren zentroa lehen harrerarako izatetik emantzipaziorako izatera igaro da, eta adingabeak sare itunduko beste zentro batzuetara eraman dira, eta El Viveroko adingabe kopurua nabari murriztu da, erdira. Landalanek 9 langile kaleratzeko probestu du egoera, baita oraindik lanean jarraitzen duen langileen lan-baldintzak aldatu eta okertzeko ere.
Gainera, sutearen ondoren Zornotzako Elguezabal adingabeen zentroa berriz ireki zenean (orain Agintzari enpresaren eskuetan dagoena), bertan lan egiten zuten Landalaneko langileak ez ziren subrogatu, Viveron birkokatuko zirela hitzeman baitzen, eta hori ez da betetzen ari. Landalan EMANKOR enpresakoa da, eta Aldundiaren Zabalbideak programa ere kudeatzen du, bazterketa-arriskuan dauden gazteei laguntzeko.
ELAk argi du mobilizazioa funtsezkoa dela lanpostuak defendatzeko; kaleratutako langileak berriz onartzen ez badira, mobilizazio-ziklo bati ekingo diote, zerbitzua erabat itzultzeko eta langile guztien subrogazioa eskatzeko, laneko eskubide eta betebehar guztiak mantenduz.