IBAIONDO

Lan-baldintza hobeak ekarriko dituen negoziazioa eskatzeko kontzentrazioa

2025/11/19
Lan-baldintza hobeak ekarriko dituen negoziazioa eskatzeko kontzentrazioa
Ibaiondo zentroko langileek elkarretaratzea egin dute Lakuan, kolektibo osoaren lan-baldintzak hobetzea ekarriko duen negoziazio-prozesu bat berehala irekitzea eskatzeko. Langileek salatu dute Eusko Jaurlaritzak ez duela borondaterik ordutegi bereziko lan baldintzak negoziatzen hasteko.

Jose María Bastosek, Justizia eta Giza Eskubideen Saileko zuzendariak, eta Cristina Bañalesek, Lan Harremanen zuzendariak, gobernu-talde berriak duela urtebete baino gehiago hartutako konpromisoa bete gabe utzi dute. Ibaiondoko batzordeak ez du administrazio honen idatzizko proposamenik jaso Ibaiondo zentroan lan egiten duten langileen lan-baldintzak hobetzeko prozesuari ekiteko.

Egoera hori ez da berria, Ibaiondoko Batzordea behin baino gehiagotan bildu baitzen legegintzaldiko 4 urteetan aurreko gobernu-taldearekin, inolako negoziazio-prozesurik irekitzea lortu gabe.

Gauzak horrela, langileek Ibaiondoko lan-baldintzak hobetzeko negoziazio prozesu bat irekitzeko eskaera behin eta berriz eskatu dute, Administrazioaren aldetik inolako aurrera pausorik lortu gabe. Bien bitartean, langileek ezinbesteko hezkuntza-lana egiten jarraitzen dute delitu larri eta oso larriengatik askatasun-gabetze neurrien pean dauden adingabe eta gazteekin. Asteko 47 ordu arteko lanaldietan, karga fisiko eta emozional handiarekin, eta erretiro-baldintzarik gabe, Administrazio osoaren ordu-konpentsazio txikienarekin urtean 24 orduz 365 egunetan lan egin arren.

Era berean, zentroko aldi baterako langileen egoera ez da berariaz arautu oraindik, Administrazioko gainerako langileek ez bezala, azken hauek araudi erregulatzailea baitute 2021etik. Esleitu gabeko lanpostu berriak daude, kaleratu behar diren edo ez ez dakiten langile mugagabeak... Eta, bitartean, Jaurlaritzak idatzizko proposamenik aurkeztu gabe.