Lan hitzarmenaren aldeko mobilizazioak Gipuzkoako Aldundian

2017/11/22
Gipuzkoako Aldundiko Langile Batzordea, 2017ko urtarrilean lanean hasitakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen lan baldintzak arautuko dituen Lan Hitzarmena negoziatzen egon da erakunde honen arduradun politikoekin. Joan den asteko ostegunean, 2017ko azaroaren 16an Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak negoziazio mahaia itxi zuen, akordio batera iritsi gabe, GFAko langileen lan baldintzak aldebakarrez arautzea erabaki duelarik.

Jarrera hau salatzeko, GFAko Langile Batzordeak mobilizazioak deitu ditu eta GFAko langile askok gaur kontzentrazioak egin ditu Gipuzkoako lurraldean erakunde honek dituen lan zentro guztietan, negoziazio mahaia berriro irekitzea exijitzeko. Asmoa akordio bat lortu arte mobilizatzen jarraitzea da.