Lanbidek ezarri nahi duen arreta-eredu berria zerbitzuaren eta lan-baldintzen kaltetan joango da

2018/02/20
ELAk salatu duenez, Lanbideko zuzendaritzak informaziorik eman gabe eta negoziaziorik egin gabe ezarriko du arreta-eredu berria. ELAk proposatu duena zera da: eredu berriaren ezarpena gelditzea eta hura negoziatzeari hasieratik ekitea. Lehenengo eta behin, Lanbidek benetan dituen beharrizanak atzeman behar dira, eman beharreko zerbitzutik hasita eta bulego bakoitzak izan behar dituen horniduren eztabaidara iristeraino.

Orain dela gutxi deitu digute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuoi Lanbideko zuzendaritzarekin bilera bat egiteko, eta bulegoetako arreta-eredu berriaren ezarpenaren berri emateko.

Sindikatuok informazioa hainbatetan eskatu arren, eredu berria ezartzen ari zela salatu dugun arte ez digute bilerara deitu, ordezkari sindikaloi zor zaigun informazioa (ezarpenaren ingurukoa) emateko.

ELAk proposatu duena zera da: eredu berriaren ezarpena gelditzea eta hura hasieratik negoziatzeari ekitea. Lehenengo eta behin, Lanbidek benetan dituen beharrizanak atzeman behar dira, eman beharreko zerbitzutik hasita eta bulego bakoitzak izan behar dituen horniduren eztabaidara iristeraino. Lanbide enpleguaren zerbitzu publikoa da da, eta hori ahaztu zaie arduradunei.

Bilera izapide hutsa izan zen. Egun bereko arratsaldean igorri zioten azken proposamena Lanbideko Administrazio Kontseiluari, han onesteko, eta jarraian legebiltzarrera bidaltzeko.

Arreta-eredu berriak pertsonalaren lan-baldintzak aldatuko ditu praktikan, eta kidegoen artean zein bulegoen artean diskriminazioak sortuko ditu. Eredu berri hori abiatzen ari da langile gehienen iritziaren kontra, informaziorik banatu gabe eta negoziaziorik egin gabe, eta gaur arte inongo sindikaturen sostengurik gabe.

Gertaera larri horien aurrean, eta ezarri nahi duten eredu horrek pertsonalaren baldintzak aldatzea eta zerbitzua hondatzea ekarriko dituenez, ELAk mobilizazioen beharra azaldu die gainerako sindikatuei, bi helburu aintzat hartuz: arreta-eredu berria ezartzea eta eredua benetan negoziatzeari ekitea.