EUSKAL OSASUN IKERKETA SISTEMA
Langileak Bilbon mobilizatu dira lan baldintzen hobekuntza eskatzeko

BIOEF eta lau BIOINSTITUTUETAKO langileak denbora da borrokan ari direla lan-hitzarmenen eta lan baldintzen alde. Elkarrekin lan eginez indarrak batzea erabaki dute eta elkarturik zuzendaritzei jakinarazi diete mobilizazioekin jarraituko dutela euren egoera hobetu arte.
BIOEF Sektore Publikoko Fundazioa da eta Osasun Sailaren menpekoa da. Lan hitzarmenaren negoziazioarekin dabiltza: sektore publikoko langile laboralen lan baldintza eta soldatak aldarrikatzen dituzte. Hau da, BIOEFen borroka ekiparazioan dago: Eusko Jaurlaritzako lan-kontratuko langileen lan baldintzekin parekatzea da euren eskaera. Modu horretara bizi duten diskriminazioarekin amaituko lukete eta sektore publikoko langile gisa dagozkien lan-baldintzak izango lituzkete.
Bestetik, BIOINSTITUTUEN (Bioaraba, Biobizkaia, Biogipuzkoa) egoera dago. Hauek lan baldintza prekarioak dituzte. 2022ko Zientzia Legearen aplikazioa ez da eman eta langile eta ikerlariek legearen betetzeko neurriak eskatu dituzte behin eta berriz. Alegia, Osakidetzako lan-baldintzekin ekiparazioa eman behar da Zientzia legeak adierazten duen moduan. Horretarako mahai negoziatzailearen bidean oztopo asko izan dituzte. Zuzendaritzek erakutsi dute ez dutela negoziatzeko benetako borondaterik eta, ondorioz, PRECOra joan behar izan dute arazoari irtenbidea emateko helburuarekin eta Euskadiko Osasun-ikerketan baldintza duinen aldeko borrokarekin bat.
Enpresa Batzordeek uneoro aurrera egiteko nahia adierazi dute. Hala ere, zuzendaritzen nahia oztopoak jartzea izan da. Horregatik, indarrak batzea ezinbestekoa ikusi da aurrera egiteko bidean. BIOEF eta BIOINSTITUTUEN aldarrikapenen helburuak ezberdinak izan arren borroka bera dute: lan baldintza duinak lortzea ekiparazioaren bidetik.
Borroka ez bada ere oraindik amaitu, bide bat ireki da: elkarrekin mobilizazioei ekitea. Helburua hau da: Eusko Jaurlaritzako lan kontratua duten langileen hitzarmenarekin ekiparazioa eta Zientzia Legearen aplikazioa. Lan baldintza duinak lortu arte lanean jarraituko dute Euskal Osasun Ikerketatako langileek.