CORREOS ZARAUTZ

Langileak kalera atera dira prekarietatea eta lan baldintzen okertzea salatzeko

2023/03/21
Correos enpresa publikoa izanik eredu izan beharko luke sektorean, baina prekaritatearen eta enplegu partzialaren alde egitea erabaki du.

Correoseko langileak lan baldintza eskasak dituzte, horren erakusle da Zarauzko bulegoa ere. Lan-kargak handiak dira, kontratu partzialak geroz eta gehiago dira...Honek guztiak argi uzten du Correosek pribatizazioaren aldeko apustua egin duela azken urteetan.

Zarauzko bulegoan hamalau langile daude guztira, zortzi behin-behineko kontratuarekin. Guzti-guztiak emakumeak dira; prekarietateak emakume aurpegia duela islatzen, berriro ere. ELA sindikatuak kontzentrazioa egin du gaur Zarautzeko Correoseko bulegoan egoera salatzeko eta langileen haserrea ikustarazteko.