Bizkaiko Esku Hartze Soziala
Langileek Bilbon salatu dute ez dela urratsik egin negoziazio mahaian

Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko langileek salatu dute ez dela urratsik egin sektoreko negoziazio mahaian. Hala adierazi dute Bilbon, ELA, LAB eta ESK sindikatuek Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean deitutako elkarretaratzean. Urte eta erdi baino gehiago eta 18 negoziazio mahairen ondoren, ez da aurrerapausorik eman sektorearen beharrei erantzuteko. Langileek bi urte daramatzate aldarrikapen zehatzekin: soldata eta kontziliazio hobekuntzak, ordezkapenak lehen egunetik egitea, enplegua egonkortzea edo arrisku psikosozialean eta babes bereziko jardueretan hobekuntzak egitea. Hurrengo mobilizazioa maiatzaren 4an izango da, 11:00etan, Aldundiaren aurrean.
https://www.ela.eus/eu/gizalan/albisteak/langileek-bilbon-salatu-dute-ez-dela-urratsik-egin-negoziazio-mahaian
https://www.ela.eus/eu/gizalan/albisteak/langileek-bilbon-salatu-dute-ez-dela-urratsik-egin-negoziazio-mahaian/@@download/image/inter.jpeg