BIZKAIBUS GREBAN

Langileek greba egingo dute otsailaren 16an

2023/02/15
Bizkaibuseko langileek greba eguna izango bihar, otsailaren 16an. Zehazki, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko lineetan izango da. Ostiralean, otsailaren 17an, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko langileak daude deituta. Guztira, azarotik gaur arte, 23 greba egun egin dituzte. Gauzak horrela, langileek Bizkaiko Foru Aldundiaren inplikazioa eskatu dute Alsa eta Vectalia multinazionalek langileen aldarrikapenei entzungor egiten dietelako, zerbitzuaren kaltetan. Are gehiago, ELAk ziurtatu du bata zein bestea presioa egiten ari direla Aldundiak diru publikoaren partidak handitu ditzan, etekinak handitzeko asmoz; ez, ordea, langileen lan baldintzak hobetzeko.

Aldarrikapen nagusien artean, lanaldi partzialeko kontratazioa ezabatzea eta kolektibo guztien lanpostuak mantentzea daude. ELAk azpimarratu akordioa borondate kontua dela. Izan ere, Avanza taldeak, Bizkaibusen zerbitzuetako bat kudeatzen duenak, hitzarmena sinatu du eta honako hobekuntza hauek onartu ditu: gizarte hobekuntzak; KPIaren araberako soldata igoerak; txanda kontratua baliatzeko bermea; langile guztiak lanaldiaren % 100ean kontratatzea; eta lanpostuak mantenduko direnaren bermea. Alsak eta Vectaliak, ordea, hobekuntza horiek ukatzen dizkiete Bizkaibuseko gainerako langileei.