ERANDIOKO UDALA
Langileek mobilizazioekin jarraitzen dute kontziliazio neurriak negoziatzeko

Indarrean duten hitzarmena 2008koa da, eta, beraz, eguneratu gabea. Bertan jasotako lizentzia eta baldintza askoren interpretazio geroz eta estuagoa egiten du Udalak, langileen bizitza eta lana uztartzeko oztopoak areagotuz. Mobilizazioak hasi ziren inposatutako lan-egutegien kontra egiteko, atseden egunak kendu zizkietelako.
Kontziliazio Plan baten zirriborroa adostu zen Udalean ordezkaritza daukagun ELA, LAB eta UGT sindikatuok, eta Udalari aurkeztu genion. PSE, EHBildu eta Podemos alderdiek bat egin zuten negoziatzeko proposamenarekin. EAJ-PNVk ez.
Otsaileko Plenoaren inguruan egin genuen langileen batzarrari eta mobilizazio jendetsuari esker, langileen ordezkari sindikalekin biltzea onartu zuen EAJ-PNVk, baina gauza batzuei buruz hitz egiteko prest zirela esan arren, ez dute beste pausurik eman. Kontziliazioaz eta zaintzaz horrenbeste hitz egiten den garai honetan, egokia ez ezik ezinbestekotzat jotzen dugu hitzetatik ekintzetara pasatzea.