BIOGIPUZKOA
Langileek ordubeteko paroa egin dute eta Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean kontzentratu dira

Une honetan egoera penagarria da; Zientzia Legearen aplikazioa ez da eman eta langile eta ikerlariek legearen betetzeko neurriak eskatu dituzte behin eta berriz. Horretarako mahai negoziatzailearen bidean oztopo asko jarri izan dituzte. Benetako negoziatzeko borondaterik ez dutelarik erakutsi Zuzendaritzek eta ondorioz, PRECOra joan behar izan dute arazoari irtenbidea emateko helburuarekin eta Euskadiko Osasun-ikerketan baldintza duinen aldeko borrokarekin bat.
Enpresa batzordeak une oro aurrera egiteko nahia adierazi du eta gaur bertan, PRECOra Biogipuzkoako langileen babesarekin joan dira, ordubeteko paroa egin dutelarik langileek PRECOaren aurrean kontzentratuz eta Biogipuzkoari erakusteko zein den ikertzaile eta langileen eskaria.
Borroka ez bada ere oraindik amaitu, bide bat ireki dugu eta hori mobilizazioarena da eta Zientzia Legearen aplikazioa eta lan baldintza duinak lortu arte lanean jarraituko dute Biogipuzkoako langileek.
Hau horrela, Biogipuzkoako langile eta ikerlarien eskaria garbia da, alegia, Lanbide-Kategiariak eta OIIen ordainsari-baldintzak Osakidetzarekin parekatzea, Osakidetzaren pareko garapen edo karrera profesionala bermatuko duten neurriak ezertzea.. eta hau guztiaren aplikazioa atzeraginkortasunez 2024ko urtarriletik aplikatzea.