ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA

Langileek Oridiziako alkateari exigitu diote lan gatazkarekin amaitzeko neurriak hartzea

2023/02/24
Gainerako talde politikoei eskatu diete plenoan elkartasuna adierazteko langileei, bi urte baino gehiago daramatzatelako hitzarmenik gabe eta lan-baldintzak hobetu gabe

Hamar dira Ordiziako etxez etxeko laguntza-zerbitzuan lan egiten duten emakumeak. GOXARA enpresak kudeatzen duen zerbitzu pribatizatua da. Enpresak bi urte daramatza negoziazio kolektiboa blokeatzen eta langileei beraien lan-baldintzak hobetzea eragozten. Sektore feminizatua eta prekarizatua da, berriro ere, eskutik doazen bi esparru.

2021etik 2022ra bitarteko KPIa gehituta, Ordiziako ELZko langileek dagoeneko % 12,2ko galera pilatu dute erosteko ahalmenean. Ez hori bakarrik, soldata arrakala 6.000 €-tik gorakoa da maskulinoak diren azpikontratatutako beste sektore batzuekiko, esaterako, bide-garbiketaren adibidearekiko.

Enpresak eta Udalak ez dute KPIaren araberako soldata-igoera bermatu nahi, plataformak enpresari eta Udalari uztailean eskatu bezala. Bi aldeek egindako proposamenak ez du zehazten noiz aplikatuko diren mahai gainean jartzen dituzten soldata-igoerak, eta horrek erosahalmenaren galera handiagoa ekar dezake.

Egoera honen aurrean, zuzenean eskatu diegu Adur Ezenarro alkateari eta gainerako talde politikoei gatazka hau konpontzeko berehalako neurriak har ditzaten.