Euskotren eta Bizkaibus

Langileen aurkako erasoak salatzeko greba jarraipen zabala izaten ari da

2024/03/19
Enpresa batzordeak EAE osoko Bizkaibusen eta Euskotrenen deitutako 24 orduko greba jarraipen zabala izaten ari da: %95ekoa Bizkaibusen eta %80-90 ingurukoa Euskotrenen. Une honetan, Eusko Jaurlaritzak agindutako % 30eko gutxieneko zerbitzuak baino ez daude martxan. Langileak haserre daude eraso fisikoak eta ahozkoak ugaritu direlako eta horregatik deitu dute greba. Bizkaibuseko eta Euskotreneko 2.500 langile baino gehiago (trena, tranbia, funikularra...) daude grebara deituta.

Mobilizazioei dagokienez, Bilboko manifestazioak ehunka langile bildu ditu goizeko lehen orduan. Donostian, elkarretaratzea egingo dute 11:30ean Easo plazan.