EITB ERAKUNDEA

Langileentzako akordioa lortu du ELAk zuzendaritzarekin

2023/07/18
Aste honetan deitutako greba bertan behera geratu da.

Gaur, uztailaren 18an, hasteoa zen EITBko erakundeko langileen (administrazioa, informatikoak, publizistak....) greba bertan behera geratu da akordioa erdietsi dutelako ELAko ordezkariek eta zuzendaritzak.

ELAko batzordeak aste beteko greba deitua zuen. Izan ere, langileek zuzendaritzari eskatzen zioten martxan jar zezala 2019tik langileekin batera eginiko lanpostuen klasifikazioa, horrek dakarren soldata egokitzapenarekin. Era berean, garapen profesionala eta indarrean dagoen hitzarmena bete zezala eskatzen zuten ordezkariek.

Bada, hainbat negoziazio bilera egin ondoren, greba bukaerako akordioa sinatu dute gaur ordezkariek eta enpresak. Horri esker, azaroak 30erako martxan jarriko da lanpostuen klasifikazioa eta dagokion soldata egokitzapena. Egokitzapen hori 2023ko urtarrilaren lehen egunetik egingo da, atzeraeraginarekin. Aldi berean, adostu da azaroaren 30erako garapen profesionala ere negoziatzea.

Bestalde, enpresak onartu du 86 lanpostuko LPZa. Baita horiek bermatzeko klausula ere,  zerbitzu publikoaren defentsan. Azkenik, urte bukaera baino lehen, onartuta zegoen 3 lanpostuen EPEa martxan jarriko da.

Hau guztia, gaur goizean langileekin egin den asanbladan onartu da, eta ondorioz, greba bertan behera uztea erabaki dute.