Lanuzte berri bat Bizkaiko Etxez-Etxeko Languntza Zerbitzuan

Langileen nahiz gizartearen beraren ongizateagatik zaintza modu duinean ematen dela ziurtatzea udalen erantzukizuna dela azpimarratu dute. Horretarako, prebentzio neurriak eskatu dituzte, modu seguruan lan egiteko eta kalitate asistentzial oneko zerbitzua eskaintzeko.
Gogorarazi dute ere Bizkaiko udal askotan hainbat neurri biltzen dituzten mozioak onartu direla: lan osasuneko neurriak hartzeko (arrisku psikosozialak ohikoak dira sektorean), subrogazioa bermatzeko, lanorduak kontratuan zehaztu daitezen exijitzeko... Bilbon, Barakaldon, Portugaleten edo Mungian mozioak onartu badira ere, mozioetan bildutako konpromisoak ez dira betetzen ari.
“Udalek eta patronalek ez dute erantzuten, eta Eusko Jaurlaritzak ez du negoziazioan esku hartzen. Ez da inpartziala, beraz, beharrezkoa da Jaurlaritzak esku hartzea, zerbitzua babesteko eta lan-baldintza duinak bermatzen direla ziurtatu behar duelako”.