Lanuzte berriak Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza alorrean

2018/05/09
ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuetako ordezkariek Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza alorreko langileak bost urte daramatela lan hitzarmenik gabe islatu dute. Egoera honen aurrean, lanuzteak deitu dituzte maiatzaren 25 eta 31erako Bizkai osoan.

Sindikatuen agiria:

Duela urte bat baino gehiago egunero hasi genituen mobilizazio dinamikak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren defentsan eta langileentzako baldintzak hobetzeko eskakizunetan. Langileok eguneroko ekintzak burutzeko zailtasunak dituztenei laguntza emozional eta fisikoa eskaintzen diegu. Horretarako negoziazio kolektiboak eskaintzen zigun testuingurua ezin hobea zen, bere markoak muga argiak baititu Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan baldintzak hobetzeko.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua titulartasun publikoko zerbitzu bat da, udaletxekoa zehazki, eta hauek dira batez ere lehiaketa publikoen bitartez gestio pribatuaren eredua bultzatu dutenak, oinarrizko zerbitzu hau kaudimen sozial gutxiko enpresen esku utziz.

Lehiaketa publiko hauetan ezartzen da prezioa orduko baina gutxieneko preziorik gabe, langile bakoitzaren gutxieneko ordu kopurua ez da bermatzen eta langileak subrogatu edo ez ezartzen da langile ebentuala eta teknikoa kontuan izan gabe. Azken finean, zerbitzua zein baldintzatan eskaini ezartzen da. Zerbitzu publiko hau eskaintzen duten langileen errekonozimendu gabezia baldintzen eta lan-eskubideen berme diren klausula sozialen gabezian islatzen da, eta hauek udaletxeen lantzen dituzten pliegoetan azaldu behar lirateke.

Horregatik Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren defentsaren dinamikaren zati bat Udaletxe eta Mankomunitateei beronen egoera larriaren berri jakinaraztea izan da. Erakundeen agendetan sartu dugu udaletxeetako taldeak interpelatuz eta baldintza pliegoetan neurriak hartu eta mozioak bultzatzeko eskatuz.

Orain arte mobilizazio asko egin ditugu, 10 eguneko lanuzte partzialak eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko diagnostikoa eta konponbidea hainbat udalerritara eraman dugu. Egun, Getxoko udaletxeko taldeekin elkarrizketan gabiltza, Barakaldoko plenoan eztabaidatzeko zain gaude eta Portugaleteko udaletxean mozioa eztabaidatu eta onartu da. Bertan langile guztien subrogazioa jasotzen da, lan-poltsa, lanorduak bermatzen dira, lan-baldintzak hobetzeko eta enpresen irabaziak mugatzeko gutxieneko prezio bat ezartzen da, arriskuen prebentzioaren legea betearazten da eta zerbitzuaren ebaluzioa egiten da langileen parte-hartzearekin.

Gure ustez, eta honek pauso handia dirudien arren, langileok dugun lan-eskubideak bete besterik ez dira egin eta, beraz, titularra den erakundeak duen bere erantzukizuna bete, besterik ez. Hala ere, plenoetan onartutako mozioak ez dira derrigorrez betebeharrekoak, eta efektibo egiten direnean poztuko gara.

Gainera, gogoan izan behar da 5 urte baino gehiago daramagula soldatak izoztuta. Patronalak, titularitate eta finantziazio publikoa duen zerbitzu honen kudeatzailea denak, atzerakoiak diren neurriak aurkeztu zituen, hala nola, lan jardueraren urtekotasuna eta KPIaren azpitik dauden soldata igoerak.

Egoera honek mobilizazioekin eta lanuzte partzialekin jarraitzera behartzen gaitu. Maiatzerako bi lanuzte partzial egitera deitu dugu, 25ean 12etatik 15etara Mungian elkartuz ,bertan udaletxeko plenoa ospatu bitartean, eta maiatzaren 31an 10etatik 13etara Bilboko plenoa ospatzen ari diren bitartean udaletxea inguratuz.

Asko dago egiteko eta aurreratzeko, horregatik lanuzteak eta mobilizazioak egiten jarraituko dugu, herriz herri joanez.