Lanuzteak aurreikusten dituzte Bizkaiko etxez-etxeko zerbitzuko langileek

ELA, LAB, UGT eta USOk salatu dutenez, zerbitzua ez da bermatzen eta ordu kopurua %30ean murriztu da gutxi gora-behera Bizkaia osoan. Gainera, langileei ez zaie enplegua bermatzen eta, soldatak izoztuta egonik, langileak eros-ahalmena galduz joan dira. Bestalde, azpimarratzekoa da langile gehienak emakumeak direla, hortaz, berriz ere ondorioztatu genezake prekarietateak emakume aurpegia duela.
Burutuko diren ekimenak honako hauek izango dira:
Urriak 10, asteartea: Bilboko udaletxe aurrean elkarretaratzea, 17:30ean.
Urriak 17, asteartea: Santurtziko udaletxe aurrean elkarretaratzea, 17:30ean.
Azaroak 7, asteartea: Getxoko udaletxe aurrean elkarretaratzea, 17:30ean.
Azaroak 14, asteartea: Bilbon manifestazioa, 17:30ean.
Bestalde, urrian erakundetan ordezkatuak dauden alderdi politikoei elkartzeko hitzordua eskatuko zaie, gure egoeraren eta eskarien berri izan dezaten, eta bide batez, Udaletan konpromisoak hartzea eskatuko zaie.
Honez gain, mobilizazio hauek egin ostean, beste fase batean sartuko direla adierazi dute. Bide batez, lanuzteen berri eman dute:
Abenduak 1, ostirala: 12:30tatik 14:30tara (2 ordu), eskualdeetan elkarretaratzeak.
Abenduak 15, ostirala: 11:30tatik 14:30tara (3 ordu), 13:30tan Bilboko udaletxe aurrean elkarretaratzea.
Abenduaren 22an, ostirala: 8:30tatik 12:30tara (4 ordu) 10:00tan Bilbon manifestazioa.