Lanuzteak Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan

2018/06/12
Ekainaren 11 eta 12an Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzako langileek sei orduko lanuzteak egin dituzte. Langileek sektorean dagoen prekarizazioa eta hitzarmenaren berriztatze eza (2016tik ez dago hitzarmenik) salatu dute. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua titulartasun publikoko zerbitzu bat da, udaletxekoa zehazki, eta hauek dira batez ere lehiaketa publikoen bitartez gestio pribatuaren eredua bultzatu dutenak, oinarrizko zerbitzu hau enpresen esku utziz.