EAE-KO JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Lanuzteak eta greba, lan-baldintzak hobetzeko

2023/04/04
ELAk eta LABek hiru orduko lanuzteak deitu dituzte apirilaren 17tik aurrera, eta lanaldi osoko greba apirilaren 19an. Lanuzteak astelehenetik ostiralera izango dira, 10:00etatik 13:00etara. Helburua EAEra transferitutako Justizia Administrazioko langileen lan-baldintzak hobetzea da, Lan Baldintzen IV. Akordioa osorik garatuz.

Hurrengoak dira aldarrikapenak:

- Ordainsariari eta erretiroari dagokionean, Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin parekatzea. Balizko igoerak hurrengoak izango ziren:

1. Kudeaketa kidegoa: 4.400 € inguru gehiago urtean (%12,26ko igoera).
2. Izapidetze kidegoa: 3.800 € inguru gehiago urtean (%12,90eko igoera).
3. Laguntza kidegoa: 3.300 € inguru gehiago urtean (%12,26ko igoera).

- Lanpostuak baloratzeko prozesua martxan jartzea. Balorazio horretan, langileen aktibitatean eragina izan duten hurrengo aldaketei erreparatuko zaie: antolaketan izandako erreformak, digitalizazioa, Avantius programaren ezarpena eta Antolaketaren Eraginkortasunari buruzko Lege Organikoaren Proiektua.

egokitzapenak markan eragina izango du, bai Avantius kudeatzaile prozesal informatikoaren ezarpenak, bai Antolaketaren Eraginkortasunari buruzko Lege Organikoaren Proiektuaren eskakizunek.

- Aldi-baterako soldata osagarria ematea Genero-indarkeriaren Epaitegietako langileei. Soldata osagarri hori langile bakarrei zein mistoei emango zaie eta, lanpostuak baloratu ondoren, finkatu egingo da.