BIZKAIKO KIROLDEGIAK

Lanuzteak iragarri dituzte abenduaren 11 eta 12an

2023/11/17

Bizkaiko kiroldegietako langileek hamaika hilabete daramatzate hitzarmen berria negoziatzen, baina patronalak planteatzen duen eskaintza langileen aldarrikapenetatik urrun dago. Izan ere, patronalaren proposamenak ez du erosteko ahalmena bermatzen, proposatutako lanaldi murrizketa ez da asteko 35 orduetara iristen eta langileen gainerako aldarrikapenei ez zaie jaramonik egiten.

Horregatik, Negoziazio Mahaiko sindikatu guztiek, ELAk, UGTk, LABek eta CCOOk, elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, haserre daudela adierazteko eta hurrengo mobilizazioak iragartzeko: lanuzteak egingo dituzte 9: 30etik 11: 30era eta 17: 30etik 19: 30era abenduaren 11n eta 12an.

Bizkaiko sektore honetan 2.000 pertsona inguruk egiten dutela lan, gehienak udal kiroldegietan, baina baita klubetan, kiroletan, golfean eta abarretan ere. Horiek guztiek merezi dute lan baldintzak hobetzea, are gehiago hitzarmen berrian islatu behar den Kirolaren Lege berria kontuan hartuta.