ASPACE GIPUZKOA

Lau greba jardunaldi deitu dituzte eguneko zentroetan

2024/02/22
Grebak otsailaren 29an, martxoaren 14an,apirilaren 11ean eta maiatzaren 8an egingo dituzte ELAk eta CCOOk deituta.

Gipuzkoako Aspace Eguneko Zentroko 169 langileek lau greba egun egingo dituzte hitzarmenaren negozizioa desblokeatzeko, ELAk (sei ordezkari) eta CCOOk (hiru ordezkari) deituta. Behin eta berriz langileen ordezkariek hainbat proposamen paratu dituzte mahai gainean, baina Aspaceko zuzendaritzak ez du langileen erosahalmena bermatu nahi.

Langileen aldarrikapenak erosahalmena mantentzetik haratago doaz, ordea. Izan ere, soldataz gain, gainontzeko hobekuntzak ere beharrezkoak dira: lana eta bizitza kontziliatzea ahalbidetuko dituzten neurriak, hobekuntza sozialak eta enpresa beraren antolaketa eta funtzionamendua hobetzea. Hori guztiagatik, eta enpresa benetan hitzarmena negoziatzen hasteko helburuarekin, lau greba egun egingo dituzte.