DONOSTIAKO UDAL GARBITZAILEAK

Lehen greba eguna eroshalmena berreskuratzeko eta soldata eskala bikoitzarekin amaitzeko

2024/05/13
ELA, CCOO eta ESK sindikatuek deituta Donostiako Udaleko Gizatzen enpresako garbitzaileek astebeteko greba deialdiaren lehen greba egunari ekin diote gaur. Greba honen helburua langile horiek jasaten duten soldata eskala bikotiza salatzea eta erosahalmena bermatzen duten igoerak eskatzea da.

Donostiako Udalaren eraikinak garbitzen (Gizatzen enpresan) 180 pertsona inguruk egiten dute lan. Langile multzo bati enpresa mailako hitzarmena aplikatzen zaion bitartean, beste batzuei probintzia mailako Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako Hitzarmena aplikatzen zaie 2022.urtean Gizatzen enpresa sartu en unetik. Greba deialdiaren helburua da langile guztiei enpresa mailako hitzarmena aplikatzea eta honekiko eroshalmena bermatzen duten igoerak izatea, ez baitute soldata igoerarik izan 2021. urtetik.Aldi berean, Donostiako Udalari egoera honi konponbidea emateko borondate eta baliabideak jartzea eskatzen diote, egoera hau beronek finantzatutako zerbitzu publiko batean gertatzen ari delako.

Greba astearen testuinguruan, hainbat mobilizazio deitu dituzte ELA, CCOO eta ESK sindikatuek. Asteazkenean, maiatzak 15, goizeko 10:00ean manifestazioa egingo dute Martuteneko 27 poligonoan barrena enpresaren bulegoetara. Bestalde, mobilizazio astearekin amaitzeko, beste manifestazio bat deitu dute ostiralean, maiatzak 17, Donostiako erdigunetik Udaletxeraino.