ARABAKO EGOITZAK ETA ETXEBIZITZA KOMUNITARIOAK

Lehen hitzarmen probintziala eskatzen jarraitzeko kontzentrazioa

2024/12/17
EAJren, PSEren eta EH Bilduren arteko aurrekontu akordioan hitzarmenerako partida ekonomikoa izan arren, oraindik oso urrun dago langileek eskatzen dituzten lan baldintzetatik. ELAk deitutako langileek elkarretaratzea egin dute Andre Maria Zurian, euren lan baldintza eskasak salatzen jarraitzeko.

Ia 40 eguneko grebaren ondoren, Arabako egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako langileak Gasteizko erdigunean bildu da, zaintzan lan egiten duen sektore prekarioenetako bat duinduko duen sektoreko lehen hitzarmen probintziala eskatzen jarraitzeko. Negoziazio mahaiak blokeatuta jarraitzen du, eta patronalak ez du bilerarik egin.

Foru Aldundiak hitzarmen probintziala lortzeko zuzkidura ekonomikoa jasotzen duen aurrekontu-akordioa argitaratu du. ELAk uste du neurria positiboa dela; gaia agendan egotea langileen borrokaren emaitza da. Hala ere, oraindik aldeak oso urrun daude, eta Aldundia soldataz eta lanaldiaz hitz egitera mugatzen da, lan-kontzeptu guztiak biltzen dituen hitzarmen baten alde borrokatzen ari denean.

ELAk 2025ean mobilizatzen jarraituko du, sektore osorako probintzia-hitzarmen duina lortu arte.