Maiatzaren 13tik 17ra greban daude Bizkaiko Etxez-Etxeko langileak

2019/05/16
Bzkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak laugarren greba eguna egin dute. Prekarietatearen Aurkako Martxa Algortan izan da gaur, eta maiatzaren 17an, grebaren azken egunean, Basaurin hasi eta Bilbon amaituko dute mobilizazioa. Maiatzaren 11ean, larunbatean, Etxez Etxeko Laguntzako langileek manifestazioa antolatu dute Bilbon. Goizeko 11:30etan Moyua plazatik abiatuko dira, Bilboko udaletxe aurrean amaiera emanez. 2015. urteaz geroztik dago hitzarmena berritu gabe, eta, negoziazioan aurrera pausoak ematen ez diren heinean, mobilizazioan jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.