ERRESIDENTZIA ETA ETXEBIZITZA KOMUNITARIOAK (ARABA)

Maiatzeko bigarren greba eguna ere arrakastatsua izan da

2025/05/23
Maiatzeko bi jardunaldiek jarraipen zabala izan dute gutxieneko zerbitzuak izan arren. Aldundiak eta patronalek ez diote erantzun ELAk eta LABek desblokeatzeko egindako proposamenari

Maiatzaren 23an 2025eko hamargarren greba eguna egin da Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioen sektorean. Eta atzo bezala, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak gorabehera, greba eguna nabaritu egin da Arabako zentroetan.

ELAk eta LABek Arabako Aldundiaren eta sektorean ordezkaritza duten hiru patronalen borondate politiko eta negoziatzailerik eza salatu nahi dute. ELAk eta LABek hitzarmena desblokeatzeko akordio proposamena egin dute. Baina, gaur egun, alderdietako batek ere ez du erantzunik eman. Ekainaren 9an berriro bilduko da negoziazio mahaia. ELAk eta LABek erantzukizuna eta akordiorako borondatea eskatu diete patronalei. Bestalde, bi sindikatuek Aldundiaren erantzunaren zain jarraitzen dute, ELAk eta LABek bidalitako testuak ere haien oniritzia behar baitu.

Aldundiaren eta patronalen esku dago Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioen lehen hitzarmenerako urratsak ematea. Bitartean, langileek kalean jarraituko dute grebak deitzen beren lan baldintzak hobetzeko.