Manifestazioa Bilbon, Venerables Sacerdotes erresidentzia itxi nahi dutela salatzeko

Bilboko erresidentziako langileak uztailaren 4tik daude greba mugagabean. Zentroko erabiltzaile batzuk Miserikordia Egoitzara (Bilbo) eramango zituztela zabaldu zenez, ELAk greba mugagabea deitu zuen, langileen lan baldintzak defendatzeko. Grebarako deialdia egin zenetik, etengabeko aldaketak izan dira, bai egoitzako zuzendaritzak, bai Gotzaindegiak, bai Misericordia egoitzak berak eraginda. Horrek gatazka larriagotzea eragin du.
Orain, langileek egoera tamalgarria bizi dute. “Informazioa jasotzeko eta negoziatzeko eskubidea ukatzen zaie; bitartean, jakiak husten ari direla ikusten dute, beraz, argi dago zuzendaritzak erresidentzia behin betiko eta berehala ixteko asmoa duela”.
Gauzak horrela, gatazka eragin duten erakundeei atzera egitea eskatu die ELAk, alegia, Bilboko Venerables Sacerdotes de Bilbao erresidentziari, Bilboko Casa Misericordia etxeari eta Gotzaindegiari.