BIZKAIKO ESKU HARTZE SOZIALA

Mobilizazioa maiatzaren 24ko eta 25eko grebaren atarian

2023/05/16
Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektoreko langileek manifestazioa egin dute Bilbon, administrazio publikoek (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, udalak...) Gizardatz eta Geroan sektoreko patronalen onespenarekin abandonatu izana salatzeko. Mobilizazioak maiatzaren 24ko eta 25eko greba sozializatzeko balio izan du.

ELAk, CCOOk, LABek eta ESK-k bi greba egun deitu dituzte, maiatzaren 24an eta 25ean, Bizkaiko Esku Hartze Sozialean, negoziazio mahaia blokeatuta dagoelako. Langileek urte eta erdi baino gehiago daramatzate hitzarmena berritu gabe. Guztira, 19 negoziazio mahai egin dira, baina Gizardatz eta Geroan patronalek jarraitzen dute lan baldintzak pobretu nahian eta laneko segurtasuna bermatzeko neurririk hartu gabe.

Hauek dira langileen aldarrikapen nagusiak:

  • KPIaren gainetik dauden soldata igoerak.
  • Arrisku psikosozialak eta babes bereziko jarduerak aitortzea.
  • Lan baldintzen funtsezko aldaketarekin amaitzea. abar con la Modificación Sustancial de las condiciones de trabajo
  • 35 orduko lan astea.
  • Bajen osagarriak % 100ean ordaintzea.
  • Ordezkapenak lehenengo egunetik egitea.
  • Enplegua egonkortzea.
  • Berdintasun planak ezartzea.
  • Kontziliazio neurri hobeak.