BIZKAIKO ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA

Mobilizazioak, CCOOk eta UGTk sinatutako akordioak eragindako erosahalmenaren galeragatik

2023/06/13
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak berriro mobilizatuko dira ekainaren 19an, 22an, 26an eta uztailaren 3an, 10ean eta 17an, CCOOk eta UGTk 2023ko apirilaren 19an sektoreko patronal nagusiekin lortutako akordioaren ondorioz galdu duten erosahalmena dela eta. Izan ere, akordio horren ondorioz, langileek 244 euro gutxiago irabazten dituzte hilean, 2013-2015eko hitzarmenean galdutako 44,81 euroez gain. Zehazki, Ortuellako, Galdakaoko, Txorierriko, Leioako, Zornotzako eta Busturialdeko zerbitzuetako langileak mobilizatuko dira.

Era berean, langileek adierazi dute akordioak ez zuela jasotzen ordezkapenei edota enpleguaren egonkortasunari buruzko hobekuntzarik. Hala, deitoratu dute CCOOk eta UGTk sinatutako hitzarmenak ez dituela sektore feminizatu horren egiturazko arazoak zuzentzen, ezta zerbitzuaren kalitatea hobetzen ere.

Hauek dira ELAren aldarrikapen nagusiak sektorean:

  • Enpleguaren egonkortasuna (lanaldi osoko kontratuak eta mugagabeak...).

  • Galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea.

  • Hobekuntzak kontziliazioan (lizentziak, zerbitzu taldekatzea...)

  • Gutxienez ordubeteko zerbitzuak ematea.

  • Hobekuntzak Lan Osasunaren arloan.

  • Ordezkapenak lehenengo egunetik.

  • Laguntzaile beraren zerbitzuen gertutasun geografikoa.