GIPUZKOAKO ALDUNDIKO GARBITZAILEAK

Mobilizazioak erosteko ahalmena aldarrikatzeko

2024/04/16

Gipuzkoako Foru Aldundiko garbiketako azpikontratatutako langileak Donostian mobilizatu dira negoziazioaren blokeoa salatzeko, ELA-LAB-ESK-CCOO eta UGT sindikatuek deituta. 200 bat langilek, gehienak emakumeak, EULEN eta Gizatzen enpresentzat lan egiten dute eta 2021az geroztik hitzarmena iraungita dute; horrek esan nahi du ez dutela soldata igoerarik izan 2020az geroztik eta azken urte hauetan KPI altuak pilatu denez, erosteko ahalmenaren galera handia izan da.

Langileek mobilizazioei berriro ekitea erabaki dute, patronalek aurreko negoziazioetan egindako planteamenduak okertu dituztelako, proposamen ekonomiko txikiagoa eginez eta erosteko ahalmena bermatu gabe. Guztira, % 9,5eko igoerak proposatu ditu, aurretik % 14ko igoeren planteamendua egin zutenean.Sindikatuek onartezintzat jo dute planteamendu hori, eta benetako negoziazioa eskatu diote patronalari, sektoreko langileei erosteko ahalmena ez galtzea bermatuko duten formulekin.

Bestalde, agerian utzi behar da Aldundiak prozesu honetan guztian duen erantzukizuna. Gatazka hasi zenetik aktiboki parte hartu du desaktibazioan, eta akordioa oztopatu du. Bi aldetan jokatu du: batetik, negoziazioan betoak eta eskakizunak jarriz, erosteko ahalmena ez galtzea bermatuko duten formulen bideragarritasuna eragotziz; eta, bestetik, gatazkan duen erantzukizunetik aldenduz eta gatazka konpontzea enpresei eta sindikatuei dagokiela adieraziz.

ELAk berretsi du egoera horren erantzuleak enpresak zein Gipuzkoako Foru Aldundia direla, eta bi alderdi horiei eskatu die beren gain har dezatela gatazkan duten erantzukizuna, eta gatazka konpontzeko beharrezko baliabideak jar ditzatela.