EAEKO GARRAIO SANITARIOA

Mobilizazioak greba mugagabeak 50 egun betetzen dituenean

2024/04/08
Azpikontratatutako EAEko osasun garraioko langileak berriro mobilizatuko dira negoziazioen blokeoa salatzeko. Otsailaren 19tik dira greba mugagabean, Osakidetzak zuzenean kontratatutako langileek duten soldatekin parekatzea eskatzen dute.

Aste honetatik aurrera mobilizazio gehiago deitu ditu ELAk EAEko garraio sanitarioan. Greba mugagabean 50 egun bete dituzte gaur eta oraindik ez da aurrerapausorik izan Osakidetzako langileen soldaten parekatzeari dagokionez. ELAk patronalari egindako proposamenak UGTren eta CCOOren babesa ere badu, eta, horrela, ordezkaritzaren % 61 baino gehiago lortu du. Asteazkenean, apirilaren 10ean izango da hurrengo bilera eta ikusiko da ea patronalak eta administrazioak negoziazioan aurrera egiteko asmorik ote duten. Orain arte, ez dute proposamen berririk egin.

Sektoreko 1.700 langileek patronalari eta Osakidetzari eskatzen dizkiete negoziazio erreal bat izateko edukiak. Horregatik, honako mobilizazio hauek deitu dituzte hurrengo egunetan:

- Asteazkena, apirilak 10: Kontzentrazioa Bilbon, 10:30-10: 45, Kristal eraikina. Ondoren, manifestazioa LHKraino, eta bertan kontzentrazioa 12:15ak arte.

- Asteazkena, apirilak 17: Kontzentrazioa/manifestazioa Donostia Ospitalean, 10:30-11: 30. Ondoren, kontzentrazioa 12:45ak arte, Gipuzkoako Anbulantzien egoitzan, Urnietan.

- Ostirala, apirilak 19: Elkarretaratzea Bilbon, LHK, 10:30-11: 30.

- Apirilak 24, asteazkena: Manifestazioa Gasteizen, 10:30-12: 00, Santiago Ospitaletik Legebiltzarrera.