Mosaikoa eta manifestazioa Bizkaiko erresidentzietako azken greba egunean
2022/12/23

Bizkaiko zahar etxeetan ELAk deitutako greba asteari amaiera emateko, manifestazio jendetsua egin dute Bilbon, baita mosaikoa ere, iaz berriro gatazka hasi zenetik egin den 21. greba egunean. Aste honetan, langileek hainbat ekitaldi antolatu dituzte herritarrei euren errealitatea ezagutarazteko, eta gaur, abenduaren 23an, manifestazioa egin dute Bilbon. Manifestazioa 11: 30ean abiatu da Aldunditik, Arriaga Antzokian amaitzeko. Bertan, amaierako ekitaldi hunkigarria egin dute, eta amaieran, 60 langilek mosaiko bat egin dute honako leloarekin: 'Gu gabe ez dago zaintzarik. Erresidentziak borrokan!'.
Bihartik aurrera, mobilizazio ziklo berri bat hasiko da, erakunde publikoei eta talde politikoei interpelazioa areagotzeko. Gogorarazi behar zaie enegarrenez langileak emakume izateagatik ezin dituztela prekarietatera lotu. Laster baino lehen gatazkari aurre egin beharko diete, erresidentzietako lan baldintzak berez daudelako egoitza ereduari lotuta. “Aldundiak eredu berriak proposatu ahal izango ditu, baina langileen baldintzak hobetzen ez badira, eredu berriak porrot egingo du”, ekitaldian azpimarratu dutenez.