ARRANTZA IKUSKATZAILEAK
Ondarroa inspekziorik gabeko portua dela salatu dute

Arrantza ikuskatzaileek elkarretaratzea egin dute Ondarroako portuan, ikuskapenik ez duela jakinarazteko, horrek antxoaren kuotetan, prezioan eta arrainaren tamainan dituen ondorioekin.
Une honetan EAEko eta espainiar Estatuko arrantza portuetan ez dago ikuskaririk, Estatuko Administrazioak ez duelako haien lana baloratzen, ELAk kritikatu duenez. “Eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan eskuragarri egon behar dute, lan arriskutsua da eta portuan, itsasontziz edo hegazkinez egiten dute lan, eta ez da soldatetan islatzen”, azaldu du.
Hainbat urtez protesta egin ondoren, orain greba mugagabean daude, Administrazioa mahaian eseri eta itsas arrantzaren sektorearen aldarrikapenak jasotzen dituen proposamen bat izan arte. ELAk borrokari eta mobilizazioei eutsiko die langileen lana aitortu arte.