Osakidetzak bertan behera utzi du Mahai Sektorialeko bilera, Lehen Arretako negoziazioa geldiaraziz

Osakidetzak gaurko Osasungintzako Mahai Sektorialean programatutako bilera bertan behera utzi ondoren, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK sindikatuek eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak Osakidetzaren negoziatzeko borondate eza salatu dute Lehen Arretako gatazkari soluzioak bilatzeko. "Osakidetzak errespetu falta itzela izan du erabakiak hartzea atzeratzeko Mahai Sektoriala bertan behera uztean, unilateralki eta horretarako arrazoirik eman gabe. Hala ere, Lehen Arretan lan egiten duten kolektibo guztientzat eskatutako aldarrikapenei irmo eutsiko diegu".
"Apirileko eta maiatzeko greba egun bien ostean, Osakidetzak langileen aldarrikapenak alde batera utzi eta gai-ordeneko puntu bakarra Lehen Arretako gatazka zuen Mahai Sektorialeko bilera bertan behera utzi duela salatu nahi dugu plataformak eta sindikatuok".