Osakidetzak garapen profesionaleko balorazio subjetiboetako sarbidea zentsuratu du

2014/03/11
ELAk garapen profesionalaren gure eskubidearen defentsan bultzatutako demanda kolektiboaren aurrean, ez bakarrik garapen profesionalaren mailaren errekonozimenduaz, baita diru-errekonozimendu dakarren demanda, Osakidetzak bere web orritik jadanik burututako gaparen profesionalaren baremazioa kendu du

Osakidetzak bere profesionalak gutxietsi eta mespretxatzen ditu, orduko deialdian izena eman zutenak zein ondoren adostutakoaren arabera urteroko deialdietan parte hartu ezin izan duten profesionalak, hain zuzen.

Berriz ere langileok aldebakarrez egindako lan-baldintzen murrizketak pairatzen ditugu, gehiegizko lan-kargak pairatzen ditugu, jardunaldi igoerarekin gero eta zailagoa da etxeko eta laneko bizitzaren kontziliazioa, kontratazioetan murrizketak pairatzen ditugu, hautagaitza eta formazio prozesuak gero eta irregularragoak dira... ASKI DA!

ELAk gauza bat argi du, prestatu dugun erreklamazioa bide ona da Osakidetza behartzeko, horregatik zentsuratzen du bere web orria. Orain arte zure erreklamazioa beharrezkoa bazen, orain ezinbestekoa da Osakidetzak garapen profesionalarekin bere jokabidea bideratzeko eta negoziazio kolektibo erreala eman dadin.

Horregatik, dei egiten diegu garapen profesionaleko deialdian parte hartu zuten Osakidetzako langile guztiei prestatu dugun aurretiazko erreklamazioa bete dezaten, baremazioa ateratzerik izan ez arren, eta bertan eskatutako nibela exijitu dezatela.

OGI GOGORRARI, ERREKLAMAZIO ZORROTZA!!

Euskal Herrian, 2014ko martxoaren 10ean