OSAKIDETZA

Osasun publikoa desegiten eta pribatizatzen ari direla salatu du ELAk

2023/11/10
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendaritza berriak absolutismoz jokatzen duela salatu dute Arabako Langile Espezializatuen Batzordeak, Santiago Ospitaleko Enpresa Batzordeak eta Lehen Mailako Arretako Langileen Batzordeak.

Prentsaurrekoan adierazi dutenez, bai zuzendaritza berriak, bai aurrekoak, neurriak inposatzen ditu negoziazioaren gainetik (bilerak eskasak dira, Santiago ospitaleko enpresa-batzordea ez du onartzen langileen ordezkari gisa...). ELAk negoziazio kolektiboa berraktibatzea aldarrikatu du, Osakidetzako plantillen lan-baldintzak hobetuz bakarrik lortuko baita kalitatezko arreta.

ELAk urteak daramatza salatzen Osakidetzaren asmoa zerbitzu sanitarioak pribatizatzea dela, errentagarritasun ekonomikoa lehenetsiz herritarren osasunaren gainetik. Kontziliazioa zailtzen duten ordutegien aurrean, landagunean Lehen Mailako Arreta baztertzearen aurrean, itxaron-zerrendei aurre egiteko zentro pribatuetara arreta bideratzearen aurrean... ELAk larunbatean EAEko hiru hiriburuetan Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak deitutako manifestazioekin bat egingo du.