Osatekeko zuzendaritzak pandemiak sortutako egoera aprobetxatu nahi du murrizketak aplikatzeko

2020/07/08
Osatek, S.A., kapital publikoarekin sortutako eta modu pribatuan kudeatutako enpresa, Osakidetzaren zerbitzu-erakunde bat da, erresonantzia magnetikoaK egiten dituena. Enpresa batzordeak salatu duenez, alarma-egoera amaitu ondoren, enpresako zuzendaritzak egoera aprobetxatu nahi du langileei eta herritarrentzako zerbitzuan murrizketak aplikatzeko.

Joan den ekainaren 24an, Osatek S.A.ko zuzendaritzak, enpresa batzordeari bidalitako ohar baten bidez, langileei lan-baldintzen funtsezko aldaketa bat aplikatzeko asmoa iragarri zuen, eta, horretarako, eguneko lanaldia murriztu zuen. Aldaketa hori 7 ordu eta erdikoa izango da nahitaez, eta hitzarmen kolektiboan deskribatutako 8 ordu egiteko aukera murriztu zuen.

Hala, zuzendaritzak, enpresarentzat errentagarritasun handiagoa lortzeko aukera argudiatuz, langileen lan-ordutegia murriztea erabaki du, eta, ondorioz, baita herritarrei arreta emateko ordutegia ere.

Itxaron-zerrendek gainezka daudelarik, eta langile eta herritarren segurtasuna eta osasuna bermatu behar duten garbiketa-protokoloek egin beharreko lana moteltzen dutenean, enpresak erabaki du lan-ordutegia eta jendeari arreta emateko ordutegia murriztea, langileen lanaldiak 8 ordutik 7,5era murriztuz. Honen ondorioz, itxarote-zerrendak are gehiago handituko dira, eta paziente bakoitzari eta higienizazioari emandako denbora murriztuko dira. Tamalez, horrek eragina izango duelarik herritarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatean.

Neurri horrekin, gainera, Osatekeko langileen librantza-egunen kopurua murriztu egiten da, eta horrek lanaldi horiek egiten zituzten langileen kaleratzea eragiten du.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik jasotzen dugun mezuan, sektore publikoko langileak pribilegatuak dira, enpleguaren egonkortasunari aipatuz. Baino, sektore horretako behin-behinekotasuna eta prekarietatea oso handia da, eta zenbait sektoretan % 50era iristen da.

Lan-ordutegia murriztuta, langile mugagabeek lan egindako egunen kopurua handitu egin da, eta nabarmen murriztez da enpresan egiturazko lanak egiteko, orain behin behinekoa moduan, egiten dituzten kontratazioak. Era honetan enplegua suntsituz.

Enpresa batzordeak Osatek S.A.ko zuzendaritzari eskatzen dio zuzen dezala langileen eguneroko lanaldia murriztuz etekin ekonomiko handiagoa lortzeko asmoa, pandemia-egoera baino lehenagoko arreta-ordutegira itzuliz eta, horrela, herritarrei kalitatezko zerbitzua eskainiz, erantzun-arintasuna handituz eta itxarote-zerrenda txikituz.