PASAIKO ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

Pasaiako Udalak langileen prekaritatea betikotuko du

2025/10/24
Pasaiako Udalak langileen prekaritatea betikotuko du
Hainbat hilabetetako negoziazioen ondoren, Udalak jakinarazi du berriro aterako duela plegu berria inolako hobekuntzarik gabe, langileak diskriminazio egoeran mantenduz eta soldata-arrakala %50era arte handituz.

Onartezina da Udalak, zerbitzu honen arduradun gisa, diskriminazio eta prekaritate egoera hau betikotzen duen lizitazio bat argitaratzea. Argiki frogatua dago zaintzaren eremua enpresa pribatuen logika merkantilera eramateak zerbitzuaren kalitatean kalte larriak eragiten dituela, eta, aldi berean, zerbitzua sostengatzen duten langileen lan-baldintzak okertzen dituela.

Udalak denbora eta aukera du oraindik egoera hau zuzentzeko, plegua behin betikoa bihurtu aurretik. ELAk exijitzen dio erantzukizuna hartu dezala, eta koherentziaz joka dezala, Pasaiako Etxez etxeko laguntzako langileek pairatzen duten soldata-arrakala eta diskriminazioarekin amaitzeko beharrezkoak diren erabaki politikoak hartuz. Bestela, Udalak berriz ere prekaritatean mantentzera kondenatuko ditu, eta egiturazko desberdintasun egoera batean mantendu. Erabaki honekin, Udalak genero-arrakala betikotzen du.

Soldata prekarioa jasotzen jarraituko dute langileek, 2025ean ez dute inolako igoera ekonomikorik izango, eta ez dute lan-baldintzetan inolako hobekuntzarik lortuko. Langileen %75ek lanaldi partzialeko kontratua du. Ondorioz, beste zentru batzuetako langile publikoek lan beragatik kobratzen dutenaren %50 gutxiago jasotzen dute. eta gure lan-baldintzak duintzeko beharrezko baliabideak jar ditzala. Etekin ekonomikoen logikatik irten eta zaintza erdigunean jarriko duten erabaki politikoak hartu ditzala, zerbitzuaren kudeaketa publikoaren norabidean aurrera eginez.

Pasaiako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek 57 greba egun daramatzate, eta grebarekin jarraituko dute aldarrikapenak lortu arte, lan eta bizi baldintza duinak lortu arte.