ENPLEGU ZENTRO BEREZIAK

Patronalak sektoreko hitzarmenaren negoziazioari uko egiten diola salatu dute

2026/06/08
Patronalak sektoreko hitzarmenaren negoziazioari uko egiten diola salatu dute
ELA, LAB eta ESK sindikatuek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, negoziazio mahai bat irekitzea eskatzeko eta sektoreko 13.000 langile baino gehiagori eragiten dien prekaritatea salatzeko. EAErako akordio propioa eskatzen dute, Estatuko hitzarmenaren inposaketetatik urrun.

ELA, LAB eta ESK sindikatuek Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) aurrean elkarretaratzea egin dute, patronalak Enplegu Zentro Berezietarako lehen sektore hitzarmena negoziatzeari uko egiten duela salatzeko.

Protesta martxoaren 14an eta maiatzaren 26an egindako mobilizazioei jarraipena ematen die, 1.500 euroko Gutxieneko Soldataren aldeko greba orokorraren testuinguruan. Oraingoan, berriz, protesta etorri da ELAk, LABek eta ESKk patronalaren kontrako salaketaren ondorioz epaiketa egin delako; hiru sindikatuek enpresarioei leporatzen diete 13.000 langile baino gehiagok lan- eta bizibaldintzak negoziatu eta hobetzeko duten eskubidea urratzea. 

ELA, LAB eta ESKek negoziazio kolektiboaren blokeoa salatu dute, eta gogorarazi dute langileen %80k baino gehiagok ez duela 1.500 euroko hileko soldata finkoa gainditzen, egiturazko prekaritatea agerian utziz.

Era berean, administrazio publikoen erantzukizuna azpimarratu dute egungo ereduaren iraunaraztean, eta Eusko Jaurlaritzari eta patronalei dei egin diete berehala negoziazio-mahai bat irekitzeko, EAEko lehen sektore hitzarmena lortzeko.