Patronalek ez dute onartu eraginkortasun orokorreko hitzarmen sektoriala adosteko konpromisoa
Zazpi hilabeteko blokeoaren ondoren, patronalek Gipuzkoako zahar-egoitzetako hitzarmen sektorialaren negoziazio mahaia deitu zuten. Patronalen deialdiaren aurretik Foru Aldundiak argitaratuko aurrekontu akordioan 2026rako 10 milioi euro hitzarmenerako zeudela jakinarazi zuen. Patronalek ordea esan dute ez zekitela ezer honen inguruan. Horretaz gain, Aldundiko ordezkariek publikoki eta akordioan eraginkortasun orokorreko sektoreko akordio baten beharra eta bideragarritasuna errepikatu dute.
Testuinguru horren aurrean, eta Aldundiaren norabide-aldaketa ikusita, orain arte gutxieneko akordioak bultzatu baititu, ELArentzat ezinbestekoa zen negoziazioaren arauak adostea. Patronala 2025erako KPIaren akordio partzial ekonomiko batekin agertu da negoziaziora. Sumingarria sakonean eta forman. Izan ere, ez du sektoreko hitzarmen bat lortzeko anbiziorik, eta, gainera, ez da nahikoa sektorean egindako mobilizazioen ondoren.
Hau oso larria da: Aldundiak argi utzi du aurrekontuetan lortutako akordioan: "...Gizarte-zerbitzuen kalitatea bermatzea helburu hartuta, eta zaintzaile profesionalen lan-baldintzak Gipuzkoako lurralde osoan homogeneizatze aldera, sektoreko hitzarmen kolektibo bat lortzeko neurriak bultzatuko dira."
Patronala, aldiz, sektoreko hitzarmen baten aukerak lehertzen ari da, eta urte hauetan frogatu den bezala, oso ondo datorkio sektorea desarautzea. Horrela, egoiliarren bizi-baldintzen eta sektoreko lan-baldintzen salerosketa bermatzen da, haien onura ekonomikoen mesedetan.
ELAk argi utzi dugu patronalak proposamen bat ekarri arte ez dela mahaian eseriko. Bitartean, ELAk aurrera jarraituko du deitutako greba eta mobilizazioekin.