GIPUZKOAKO ERRESIDENTZIAK

Patronalek ez dute proposamenik eraman lehen negoziazio mahaira

2025/02/20
ELAk hitzarmen sektorial bat sinatzeko egiten dituen eskaerak aurkeztu dizkie patronalei. Hurrengo bilera martxoaren 20an izango da.

ELAk bere eskariak aurkeztu dizkie patronalei Gipuzkoako erresidentzietan hitzarmen sektorial bat sinatzeko. Patronalek orain dela hiru aste jaso zituzten sindikatuaren aldarrikapenak, baina proposamenik gabe joan dira bilerara eta ELAren proposamenak "onartezinak” direla esatera mugatu dira. Sindikatuak berriro azpimarratu du sektorearen kalitatea gainbehera doala. Langile gehienek ezin dute lana eta bizitza pertsonala uztartu, sektorearen partzialtasun handia eta lan karga handiak direla eta. Horregatik, erresidentzietako enpleguaren kalitatea bermatuko duen hitzarmen baten alde egin du. Martxoaren 20an izango da hurrengo bilera eta ordurako patronalak inplikatzea eta proposamen batekin joatea espero du sindikatuak.

Hauek dira ELAren aldarrikapen nagusiak:

  • 2025-2026 hitzarmenaren indarraldia
  • KPI+4, gutxienez % 5
  • Partzialtasuna eta erabilgarritasuna: kontratu guztiak % 100ean
  • Hobekuntzak 60 urtetik gorako emakumezko langileentzat.
  • ...