ELAk Osakidetzari exijitzen dio osasun eta ongizate-zentroen hornidura bermatzeko plan bat

2020/03/20
Arratsalde honetan izandako Osakidetzako Mahai Sektorialeko bileraren edukia ikusita, ELAtik gure kezka agertu nahi dugu osasun-zentroetan eta ospitaleetan bizi den errealitatearekin. Osakidetzak gaur aitortu du bagenekiena: babes-materialen eskasia dago langileentzat, eta hori oso larria da bizi dugun osasun-krisian. Plan bat egin dezala osasun-zentroen era ongizate zentroetan hornidura bermatzeko eskatu dio Osakidetzari ELAk

Koronabirusak ekarri duen salbuespenezko egoera ikusita, non osasun publikoa jokoan dagoen, Eusko Jaurlaritzak beharrezko neurriak hartu behar ditu herritarrei osasun-arreta eta langileen lan segurtasuna eta osasuna bermatzeko; izan ere, inoiz baino osasuntsuago egon behar dute langileak osasun-arreta urgentea behar duten pertsonei arreta eman ahal izateko, bai koronabirusarengatik, bai berehalako arreta behar duten edozein gaixotasunengatik.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzari eta Osakidetzari eskatzen diegu berehala har ditzatela neurri hauek:

  • Plan bat egin dadila osasun-zentroen era ongizate zentroetan hornidura bermatzeko: ezinbestekoa da material horien guztien eta beharrezkoak izan daitezkeen beste guztien hornidura bermatzea, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak plan bat artikulatu behar dute, hori horrela izango dela bermatzeko. Hornidurarik ezaren egoerak ondorio oso larriak izango lituzke langileentzat eta herritarrentzat. Hori dela eta, plan bat egon behar du behar diren materialen erabilgarritasuna bermatzeko. Plantillaren segurtasuna eta osasuna bermatu behar dira, une honetan hain beharrezkoa den osasun-arreta ere eman daitekeela bermatzeko. Eta, era berean, bermatzeko, ez langileak ez pazienteak ez direla kutsatze-katearen parte. Eusko Jaurlaritzari eta Osakidetzari berehala jarduteko exijitzen diegu.
  • Osasun pribatuaren baliabideak osasun publikoaren eta guztion ongiaren zerbitzura jar ditzala: egungoa bezalako egoera batean, funtsezkoa da osasun-zerbitzuak kolapsatzen ez direla bermatzea. Egoera horretan, profesionalentzako balizko gainkargaz eta arriskuaz gain, gerta liteke laguntza urgentea eta berehalakoa ematea behar duten pertsonei arreta hori ematea ezinezkoa izatea, eta horrek arriskua dakar haien osasunerako eta bizitzarako. Hori horrela izanik, gaur egun EAEn eskuragarri dauden osasun-baliabide guztiak helburu horretarako erabili behar dira. Ez litzateke logikoa, ezta zilegi ere, ospitale publikoak erabat saturatuta egotea, zentro pribatuek beren baliabideak, une honetan oso beharrezkoak direnak, laguntza arrunta, ez premiazkoa eta geroragarria ematera bideratzen dituzten bitartean.
  • Protokoloak aldatzea, sintomak dituzten pertsona guztiei testa egiteko: une honetan, sintomak dituzten profesional guztiei egingo zaie proba. Biztanleria osoaren kasuan, ordea, ospitaleratutako pertsonei edo ospitaleratze batekin bateragarria den koadro bat dutenei bakarrik egiten zaie. Gainerako kasu arinenetan, ez da proba egiten. Horren ondorioz, ofizialki detektatu direnak baino askoz kutsadura gehiago daude eta horrek gaixotasuna zabaltzen eta osasun-zerbitzua saturatzen laguntzen du.
  • Plantillaren lana errazteko neurriak hartzea eta protokoloak bateratzea: azkenik, babes-materialak erabiltzeko irizpideak bateratzeko beharra adierazi dugu ere. Une honetan, ESIek irizpide desberdinak dituzte, eta, beraz, babes-maila ez da berdina da guztiontzat. Era berean, langileentzako aparkalekuak eskaintzea eskatu dugu, garraio publikoan kutsatzeko arriskuak ahalik eta txikienak izan daitezen, baita profesionalei ostatu emateko eskaintza egitea ere, beren etxeetara joan beharrik izan ez dezaten senideak kutsatzeko edo kutsatuak izateko arriskuarekin.