Sedenako langileen grebak Nafarroako kultur etxe gehienetan eragina izan du

2019/10/09
Sedena enpresako langileek lan-baldintzen etengabeko okertzearen aurrean urriaren 8, 9, eta 10erako deitutako greba oso arrakastatsua izaten ari da. Lehen bi egunetan deialdiak jarraipen handia izan du. Grebaren eraginez itxita egon ziren grebaren lehen egunean (urriak 8) Condestableko Civivox, Iturrama, Mendillorri, Jus la Rotxa eta San Jorge. Gazteen Topagunea. Arratsaldez irekitzen diren zentroetan ere jarraipena erabatekoa izan zen: San Joan Bosco, Beriaingo Gazte Zentroa, Liburutegi Orokorra eta Uharteko Museoan. Era berean, Zabalguneko Civivox eta Milagrosako Civivox auzoan eta Tuterako gizarte etxean grebak eragin handia izan zuen.

Aipatzekoa da  grebak jaso duen babes handia Civicanen eta Artxibo Orokorrean, nahiz eta zentro hauek Sedenaren menpe ez egon.

Sedenako enpresa batzordearen ustez (ELAko 9 ordezkarirekin, CCOO-eko 4 eta UGT-ko 4) greba izango da tresna baliagarri bakarra lan-baldintzen etengabeko okertzeari aurre egiteko eta enpresarekin akordio batetara ailegatzeko ezintasunaren aurrean,

Greba hau bultzatu duen azkenengo arrazoia argia da: Civivox-eko garbitzaileen soldata eta jardunaldiaren %5 eta %19-aren arteko beherapena, Iruñeako Udalak eskainitako kontratu batetara aurkeztu delako, lan baldintzek behera egiten zuten arren.