Bizkaiko Foru Aldundia

Segurtasun pribatuko langileek hobekuntzak eskatu dituzte, Aldundiko azpikontraten artean soldata eskasena dutelako

2024/10/03
Bizkaiko Foru Aldundiaren zentroetako segurtasun pribatuko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Foru Jauregian, ELAk deituta.

Sektorearen baldintzak oso eskasak dira, eta Bizkaiko administrazioan ordainsari txikiena duten azpikontrata da. ELAk gogorarazi du enpresek eta administrazio publikoak dutela egoera horren erantzukizuna. Gainera, ELAk bilerak eskatu dizkie Aldundiko arduradunei, erantzunik jaso gabe.

Bizkaiko Foru Aldundiari, zerbitzuaren zuzeneko arduradunari, eskatu diote esku har dezala, segurtasun zaindarien prekaritateari amaiera emateko.