Sei minutuko gutxieneko zerbitzuak Gipuzkoako erresidentzietako greba eragozteko

Bestalde, Lan Ordezkaritzaren % 80ko gutxieneko zerbitzuak, Gobernu bereko beste ordezkaritza batek, kasu honetan Gizarte Politiken ordezkaritzak, gutxieneko arreta gisa ezartzen duena baino langile gehiago suposatzen dutela azpimarratu du ELAk.
Lan Sailaren helburua grebaren boikota da, gutxieneko zerbitzu altuak derrigortuz. Bestalde, Gizarte Politikako Departamentuak bere gastua aurreztea baino ez du bilatzen, langile gutxi batzuk jarriz. Baina ez batzuei ez besteei ez diete batere axola gure adinekoen bizi-baldintzek.
Gainera, gutxieneko zerbitzuen agindua epaiaren zain dago; izan ere, gutxieneko zerbitzuen neurrigabeko gorakada gatazkan inplikatuta dauden enpresei banatutako galdetegi batean oinarrituta egin zen, eta Aldundiaren aldetik inolako ikuskapenik egin gabe.