ASPACE GIPUZKOA
Seigarren greba egunak ia erabateko jarraipena izan du

Aspacek eskaintza bat jarri zuen mahai gainean joan den astean. Hala ere, egindako proposamena ez da nahikoa. ELAk administrazio publikoari eta Aspaceri eskatu die, erosteko ahalmena bermatzeko soldata hobetzeaz gain, gainerako hobekuntzak bermatzeko: lana eta bizitza uztartzea ahalbidetzen duten neurriak, hobekuntza sozialak eta enpresaren beraren antolaketa eta funtzionamendua hobetzea.
Guztira, 169 pertsona daude grebara deituta. Zehazki, Irungo Arrupenea eta Urdanibia ikastetxekoak, Bergarako Orixondoakoak, Arrasateko Udalaitzekoak, Urretxukoak, eta Donostiako Intxaurrondo eta Goienetxekoak, bai eta Beasaingo, Tolosako, Eskoriatzako Luis Ezeizako, Donostiako Santa Teresako, Eibarko Goienetxeko, Bergarako Ibaiondoko, Andoaingo La Salle-Berrozpeko, Eskoriatzako Luis Ezeizako eta Arrasateko Musakolako hezkuntza bereziko langileak.
Gaur elkarretaratzea egin dute Donostian, eta ondoren manifestazioa egin dute kotxekarabanan. ELAk ohartarazi du mobilizazioekin jarraituko dutela negoziazioetan aurrerapenik ez badago.