Udalak zerbitzua indartu nahi du, baina enpresa pribatu baten bitartez
Horrek, salatu dutenez, zerbitzuaren kalitatea jaistea, plantilla ezegonkortzea eta langileen lan-baldintzak prekarizatzea ekarriko luke.
Kezkatuta daude enpresa pribatu baten bidez arratsaldeetan eta asteburuetan zerbitzua ematea ez ote den zerbitzu osoa pribatizatzeko lehen urratsa.
Urteak daramatzate zerbitzua indartzeko eskatzen: lehenik eta behin, udalerriko pertsona guztiek zerbitzua erabiltzeko aukera dutela bermatzeko; bigarrenik, ematen den zerbitzuaren kalitatea egokia izan dadin; eta, azkenik, langileen lan baldintzak errespeta daitezen. Hori egin ordez, salatu dute, Udalak lan kargak handitu ditu, denbora murriztu du, ez du bermatu Mendekotasun Legeak eskatzen duen zerbitzua, ez du plantilla berritu eta ezegonkortu egin du.
Horregatik, langileek Udalari eskatu diote Etxez Etxeko Laguntza-Zerbitzua handitzea eta finkatzea, beti ere, kudeaketa publikoaren bidez, horretarako beharrezkoa den lan eskaintza publikoa sustatuz.
Maiatzaren 22an manifestazioa deitu dute.