UPV-EHU 1.148 administrazio eta zerbitzuetako behin-behineko langileen kontsolidazioa ahalbideratzeko akordioa lortu du ELAk

2022/07/18
Nekeza izan den negoziazioprozesu baten ondoren, ELAk akordioa lortu du UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetan lanean ari diren pertsonen kontsolidazioa bermatzeko prozesuaren gutxieneko irizpideak ezartzeko. Horri esker, unibertsitateko AZPko langileen behin-behinekotasuna %70etik %8ra txikituko da, orain lanean dauden langileen kontsolidazioa bermatuz. Izan ere, akordioari esker, 1.148 langile kontsolidatuko dira, hainbat prozesuren bidez.

ELAren helburu nagusia izan da UPV/EHUn urte luzez behin-behinean jardundako langileen kontsolidazio bermatzailea lortzea. Horretarako, langile horien errealitatea hartu da kontuan; esaterako, unibertsitatean lan egindako denbora erabakiorra izango da.

ELAk oso positiboki baloratzen du UPV/EHUn lortutako akordioa eta aldarrikatzen jarraituko du tokian tokiko kontsolidazioa bermatzeko negoziazio prozesu errealak behar direla.