Urkulluren gobernuak enplegua suntsitzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du funtzio publikoaren mahaian.

ELAren iritziz funtzio publikoaren mahai orokorraren gaurko bileran agerian geratu dira Urkulluren Gobernuaren ildoak: zerbitzu publikotako langilegoari murrizketak ezarri politika neoliberala jarraitzea, Madrildik datozen dekretuak bere egitea, eta mahaiaz eta kide diren sindikatuez baliatzea murrizketak zuritzeko.
Eusko Jaurlaritzak urteko lan orduak 1614,5 izango direla erabaki du gaurko bileran, 2013ko maiatzean Legebiltzarrak onartutako ez legezko proposamenari muzin eginez. Bere egunean sindikatu guztiek Mahai Orokorra utzi zuten Urkulluren gobernuak inposaturiko lanaldiaren aurka protestatzeko..Jaurlaritzak ezer negoziatzeko asmorik ez zuela ikusirik, ELAko ordezkaritzak mahai orokorraren bilera uztea erabaki du.
ELAko ordezkariok ez dugu borondaterik ikusi, ez autogobernua zaintzeko, ezta zerbitzu publikoak babesteko ere. Gobernuaren asmoa, gure ustez, murrizketa gehiago egitea da, eta orain arte egindakoak ontzat ematea.
Berriro ere salatu nahi degu , EAE ko inbertsio publikoa asko jeitsi dala, adibidez osasungintzan gastu publikoa % 10a ,280 milloi jeitsi da 3 urtetan; eta hezkuntzan 370 milloi jeitsi da gastua. Gogorau behar degu Europako presio fiskal edukiko bagenu 4400 milloi gehiago edukiko genuela.
Bileran ELAk eskatu du negoziazio kolektiboako euskal esparrua errespetatzea, 2010 eko mahai orokorreko akordioa bere osotasunean betearaztea suntsitutako lanpostuak berreskuratuz ,kanpoko ezarpenik onartu gabe. Ildo horretatik jarraituz, zenbait puntu azpimarratu dugu:35 orduko asteko lanaldia berreskuratzea, galdutako eroste-ahalmena berreskuratzea, murrizturiko eskubideak berreskuratzea besteen artean bajen kasuan 100 % berreskuratuz , hezkuntzan oraingo ratio eta irakastorduekin jarraitzea, eta zerbitzu publikoak kanpora ez ateratzea, ezta pribatizatzea ere, eta Lanbiden beharrezko diren lanpostuak betetzea.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu onartu nahi izan ELAk aurkeztutako neurriak. Ondorioz, lanpostuen galera nabarmena izango da, bai administrazioan, baita erakunde publikoetan eta azpikontrataetan ere.
ELAk berriz ere Langileak antolatzen eta mobilizatzen jarraituko da euskal administrazioko langile taldeari, zerbitzu publikoei eta gizarteari kalte egiten dieten murrizketa politika hauek errotik aldatu arte.