Urrezko Maskorra Foru Aldundiarentzat prekarizazioan egindako ibilbide luzeagatik

Ondoren, sari banaketa egin da eta nominatu eta irabazleak alfonbra moretik pasatzen joan dira. Prekaritatearen, soldata arrakalaren eta lan karga handienen sariak eman dira besteak beste, eta Matia, Zaintzen, Biharko eta Eulen bezalako enpresetako langileek eskuratu dituzte sari horiek.
Gipuzkoako Foru Aldundia izan da izar nagusia. Maite Peña diputatuarentzat izan da Urrezko Maskorra, Aldundiak sektorea prekaritzatzeko egindako ibilbide luzeagatik.
Zaintzaldiaren ostean, ekitaldian parte hartu duten ehunka langileek manifestazioa egin dute Boulebarreraino, irailean sektorean egindako hirugarren eguneko ekitaldiari amaiera emateko. Langileek argi erakutsi dute eskatutako aldarrikapenak hitzarmenean jaso arte greba eta mobilizazioek jarraipena izango dutela erresidentzia eta eguneko zentroetan.